Despensa Berria
Bazkide agurgarri hori,
Sukaldeko espazioa zabaltzeko eta bazkide bezala zuen bazkari eta afariak aurrera eramateko behar izan ditzakezuen produktuen kopurua hobetzeko, despentsa giisa erabiltzeko leku bat batu da jangelako almazenetako batean. Sartu eta ezkerreko atean.
Bertan olioa, gatza, azukrea edota kafea bezalako oinarrizko produktuak aurkitu ahal izango dituzue. Astero berrikusiko dugu, deus falta ez dadin. Honen bidez azken asteotako osagarri falta borrokatzen saiatuko gara.
Ohi bezala, produkturen bat falta dela edo kopurua urria dela badakusazue, e-posta bidez edo oharrak bidaltzeko aplikazioaren bidez esan diezagukezue.
2012'Ko Bertso Afaria
Datorren azaroaren 16an, EKT-k urtero ospatzen duen bertso afaria antolatzen dabil.Kartela atxikitzen dizuet eta bide batez bertako informazioa adieraziko dizuet.
Sarrerak, Sunbilla Ostatuan egongo dire, bai eta, EKT elkartean azaroak 8 ostegunean 19:30tatik aurrera.Beste modu bat lortzeko telefono honetara deitzea izango litzake: 696 011 175.Plaza mugatua da eta erosketak ahalbideratzeko, azaroaren 13a izango da azken eguna sarrerak eskuratzeko.Sarrera 18 eurotan dago salgai.
Bertsolariak Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia izango dire.
Norbait laguntzeko pres badago jar dadila emandako telefonoaren bidez gurekin arremanetan.Eskerrik asko